Emaitzak Kontsultatu

Intxaurdiko taldeen partidetako emaitzak

Atal honetan gure taldeek jokatutako partiduen emaitzak ikusi ahal izango dituzu. 

  • Kanpus 2025

    Kanpus 2025

    api. lr. 2025

     Kanpuseko informazioa

  • Eskola

    Eskola

    urr. as. 2024

    Egin gaitzazue bisita ostiraletan eta galdetu Eulogio, Urtzi edo Iñakirengatik.

  • DVren gehigarri

    DVren gehigarri

    eka. or. 2018

    Intxaurdi KE-ko 25. urteurrena ospatzeko hona hemen egin dugun gehigarria.

  • Zorionak Ainhoa Felicidades

    Zorionak Ainhoa Felicidades

    Gaur Abuztuak 26 Ainhoaren urtebetetze eguna da.Hoy día 26 de Agosto es el cumpleaños de Ainhoa. ¡¡¡Pásalo bien!!! Ongi pasa!!!

Txupiguay-en Txokoa

Maddi Asteko Txupiguay-a

Jokalari bikaina, beti irribarre batekin eta edozertarako prest. Zuretzat oso egun txarrak izan ondoren, norgehiagoka izugarri bat egin duzu, letra guztiekin. Maddi beti nire taldean. Astero zure burua gainditzeko adibide bat zarelako.

Argazki Galeria

Intxaurdi Kirol Elkartearen Filosofia

Heziketa Pertsonala

Elkartea osatzen duen kide taldearen helburua partaideen prestakuntza eta garapena futbolaren bidez lortzea da.

Elkarlana eta Ekipoa

Guztiok osatzen dugu elkartea: jokalariak beraien talde ezberdinekin, eta antolaketa lanetan parte hartzen duten laguntzaile guztiak.

Eginbideak eta Errespetua

Guztion konpromisoa eskatzen da, klubarekikoa eta kluba osatzen dugunen artekoa (norberekikoa, gainerako kideekikoa, laguntzaileekikoa, epaileekikoa eta beste taldeekikoa).

GUTXI FALTA DA


GOGOAN IZAN


Partiduetarako eta joan-etorrietarako arropa


Oinetako erosoak partiden aurretik eta ondoren


Bainujantzia


Irteera ekainaren 25ean izango da, 6:15etan, Txarako biribilgunetik, puntualtasuna eskatzen da.


Salou Park II hotelean hartuko dugu ostatu.


Jokatu behar dugun txapelketa Mare Nostrum da.


Klubeko harremanetarako pertsona bat dugu, eta familiek bidaiarekin lotutako edozein zalantza kontsulta diezaiokete, bidaia egin aurretik eta bidaia egin bitartean.


*Iñaki Elizalde 685723578*


Babeseko bi ordezkari ditugu bidaian


*Leire Elizalde eta Urtzi Oyarzabal*


Bidaiaren jarduerak uzten digun bitartean, horren argazkiak igoko ditugu ARGAZKIAK jartzen duen erlaitzean.


Jokalariek bidaiaz gozatzea espero dugu

Interesa baduzu, deitu Eulogiori (607 717 403) edo etorri gure futbol-zelaira astelehen, asteazken edo ostiral arratsaldetan.

Miracruz Gaina, CÉSAR BENITO futbol-zelaia. Eskolako entrenamenduak ostiraletan.